24. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Akats zuzenketa birzatiketa proiektuaren testu bateginean, Zuluetako 3. eremuko UE 3.11A exekuzio unitatearen 6. poligonoko 69. lurzatiari dagokionez

Noain Elortzibarko Udaleko jarduneko alkateak, 2018ko abenduaren 27ko Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zuen:

Akatsa atzeman da Zuluetako 3. eremuko UE 3.11A unitatearen birzatiketa proiektuaren lurzatiak Jabetza Erregistroan inskribatzean. Jorge Goicoechea Lizarbek sustatu du proiektua, Alkatetzaren 2018ko irailaren 6ko Ebazpenaren bidez onetsia eta 2018ko 180. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, irailaren 17an.

Hura zuzentzeko agiriak erantsi zitzaizkion espedienteari abenduaren 15ean, honela zuzendu ere:

P1 ondoriozko lurzatiaren deskribapenean ez zen agertzen egun dagoen eraikina, eta hori zuzentzen da aurkeztu diren agiriekin, aipatu eraikina agertuz ondoriozko deskribapenean.

Horregatik, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan ezarritakoa betetzeko,

EBATZI DA:

1. Onestea akats zuzenketa, 2018ko abenduaren 15eko eranskinean jasotzen dena.

2. 2018ko abenduaren 15eko eranskinaren agiriak eranstea Zuluetako 3. eremuko UE 3.11A unitatearen birzatiketan, Jorge Goicoechea Lizarbek sustaturiko horretan.

3. Ebazpen hau Jorge Goicoechea Lizarbe sustatzaileari jakinaraztea, baita Noain Elortzibarko Udaleko Hirigintza Alorrari eta Osoko Bilkurari ere.

4. Zuzenketa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Noain Elortzibarren, 2018ko abenduaren 27an.–Jarduneko alkatea, Amara Galafate Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1900157