24. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoaren esku uztea “BTT espazioa Erdialdean” proiekturako TGPEren (Leader) laguntzen tramitazioa eta obraren zuzendaritza eta exekuzioa kontratatzeko espedienteen kudeaketa administratiboa

Murillo el Cuendeko Udalak, 2018ko azaroaren 22an egin osoko bilkura berezian, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:

“Murillo el Cuendeko Udalak interesa dauka “BTT espazioa Erdialdean” proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren tramiteak abiarazteko, bai eta proiektua TGPEren (LEADER) laguntzen deialdira aurkezteko ere, 2020. urterako eragiketen inplementaziorako laguntzen oinarri arautzaileei eta deialdiari jarraituz, 2018ko 139. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitziren, uztailaren 19an. Hori guztia Nafarroako Erdialdeko Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiei jarraituz eta Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barnean (19.02.01 azpineurria).

Erdialdea Garatzeko Partzuergoaren (aurrerantzean) helburu nagusia da, Erdialdea Garatzeko Partzuergoaren Estatutuen 6. artikuluaren arabera, Nafarroako Erdialdearen garapen integrala lortzea; besteak beste, “i) Erdialdeko jarduketa turistikoak koordinatu, garatu eta bateratzea” du helburutzat. Bada, Murillo el Cuendeko Udala entitate horretako partaide da.

Partzuergoak aipatutako proiektua prestatzeko eskatu zion Iñigo Labat Yanguas ingeniari teknikoari. Proiektu hori espedientean jasota dago “BTT espazioa Erdialdean” proiektua izenarekin, eta 2018ko azaroaren 9ko data du.

Dokumentu horretan BTT espazioa garatzen da ondoko udalerri hauetan: Artaxoa, Barasoain, Garinoain, Leotz, Miranda Arga, Murillo el Cuende, Erriberri, Orisoain, Puiu, San Martin Unx, Santakara, Tafalla, Untzue eta Uxue. Orobat, udalerri bakoitzeko lurzatien gaineko ukipenak jasotzen dira, bai eta udalerri bakoitzari dagokion kostua ere; zehazki, Murillo el Cuendeko Udalarena 9.813,58 eurokoa da.

Ikusirik, Murillo el Cuendeko Udaleko idazkariaren 2018ko azaroaren 19ko txostena.

Eta adierazitakoa kontuan hartuz, Murillo el Cuendeko Udaleko Osoko Bilkurak,

ERABAKI DU:

Lehenbizikoa.–“BTT espazioa Erdialdean” proiektua onestea, Iñigo Labat Yanguas ingeniari teknikoak prestatua, 2018ko azaroaren 9ko datarekin, espedientean jasota baitago.

Bigarrena.–“BTT espazioa Erdialdean” proiektua gauzatzeko udal hauen arteko lankidetza hitzarmena onestea: Artaxoa, Barasoain, Garinoain, Leotz, Miranda Arga, Murillo el Cuende, Erriberri, Orisoain, Puiu, San Martin Unx, Santakara, Tafalla, Untzue, Uxue eta Erdialdea Garatzeko Partzuergoa.

Hirugarrena.–Proiektua TGPEren (LEADER) laguntzen deialdira aurkezteko tramitazioaren kudeaketa administratiboa Erdialdea Garatzeko Partzuergoaren esku uztea, 2020. urterako eragiketen inplementaziorako laguntzen oinarri arautzaileei eta deialdiari jarraituz, 2018ko 139. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitziren, uztailaren 19an. Hori guztia Nafarroako Erdialdeko Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiei jarraituz eta Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barnean (19.02.01 azpineurria). Partzuergoak esleitutako kudeaketa onartu du.

Laugarrena.–“BTT espazioa Erdialdean” proiektuko obren zuzendaritza eta exekuzioa kontratatzeko espedienteen kudeaketa administratiboa Erdialdea Garatzeko Partzuergoaren esku uztea. Partzuergoak esleitutako kudeaketa onartu du.

Bosgarrena.–Erdialdea Garatzeko Partzuergoaren esku uztea onetsitako proiektuak Murillo el Cuendeko udalerrian ukitzen dituen lurzatiak, Udalaren jabetzakoak baitira. Lurzati horiek zein diren proiektuan zehaztu da.

Seigarrena.–“Laugarren eta bosgarren” erabakiak gauzatuko dira “hirugarren” erabakian adierazitako laguntza eskuratzen bada.

Zazpigarrena.–Erabaki hau igortzea Erdialdea Garatzeko Partzuergoari eta hitzarmena sinatu duten udalei.

Zortzigarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan.

Arradan (Murillo el Cuende), 2018ko azaroaren 18an.–Alkatea, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1815372