24. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Udal zergetako karga-tasa, indize eta portzentajeak 2019rako

Miranda Argako Udalak, 2018ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, erabaki zuen onestea 2019. urterako udal zergetako karga-tasak, indizeak eta portzentajeak, hemen heldu diren bezala:

1.–Erabaki da 2019. urterako hiri-lurreko ondasun higiezinen gaineko kontribuzioaren tasa hau ezartzea: katastroko balio garbiaren %0,235.

2.–Erabaki da 2019. urterako landa-lurreko ondasun higiezinen gaineko kontribuzioaren tasa 2018rako onetsi zen bera ezartzea, hau da, katastroko balio garbiaren %0,80.

3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: 2018. urtean bezala, karga-tasa obraren kostuaren %3,5 izanen da, obrak gauzatzeko zenbatekoaren gainean aplikaturik, teknikarien ordainsarien, industriako mozkinaren, gastu orokorren eta BEZaren karga-oinarria kenduta.

4.–Etxebizitza hutsen gaineko zerga: ez da aplikatuko 2019. urtean.

5.–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,40 indizea ezarri da (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 154. artikulua).

6.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. eta 176. artikuluetan xedatuarekin bat (abenduaren 27ko 19/2017 Foru Legeak emandako idazketaren arabera), erabaki da onestea lurren balio-gehikuntzaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak eta karga-tasak, balio-gehikuntza noiz sortzen den kontuan hartuta, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren likidazioaren ondorioetarako; honako hauek izanen dira:

SORTZEALDIA

KOEFIZIENTEA

KARGA-TASAK

Urtebetetik behera

0,06

%8

1

0,06

%8,7486

2

0,06

%8,7486

3

0,06

%8,7486

4

0,06

%8,7486

5

0,06

%25

6

0,06

%25

7

0,06

%25

8

0,06

%25

9

0,06

%25

10

0,06

%25

11

0,06

%25

12

0,06

%25

13

0,06

%25

14

0,06

%25

15

0,06

%25

16

0,16

%20

17

0,16

%22

18

0,16

%23

19

0,16

%24

20

0,16

%25

7.–Herritarren aprobetxamenduak: 2018-2019 nekazaritza kanpainarako (2019ko ekaina/uztailean amaituko da) adjudikatutako herri-lurretako lurzati ureztaezinei dagokienez, errenta hauek ezarri dira: Dehesa, 21 euro/erregua; Abisinia, 18 euro/erregua; Morera, 15 euro/erregua.

Familia-baratzeetarako, 40,41 euro/erreguko errenta, 2018ko abuztuaren 7ko erabakiaren arabera.

8.–Beste zenbait errentamendu, alokairu eta adjudikazio: urtero handituko dira KPIan izandako igoeraren arabera edo haien baldintza-agirian ezartzen den moduan.

9.–Hedabideetan argitaratutako iragarkien zenbatekoak itzuliko dituzte partikularrek, espedienteak beraiek sustatzen dituztenean: iragarkien zenbatekoaren %100.

Erabaki hauek 2019. urteko urtarrilaren batean jarriko dira indarrean, eta haien kontra errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazten denetik hasita.

b) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, Miranda Argako Udalari zuzendua, erabakia jakinarazi eta hilabeteko epean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aitzinetik; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, erabakia jakinarazten denetik hasita.

Aitzineko erabakien iragarkia argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Miranda Argan, 2018ko abenduaren 12an.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1815196