24. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

2019ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Luzaideko Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2018ko abenduaren 30ean egin bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 2019ko plantilla organikoa.

Plantilla organiko hori jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egon ezean, behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 235. artikuluari dagokionez ezarritakoa bete dadin.

Luzaiden, 2018ko abenduaren 31n.–Kudeaketa Batzordeko burua, Fernando Alzón Aldave.

Iragarkiaren kodea: L1900122