24. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

2019ko karga-tasak. Onespena

Funesko Udalak, 2018ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, erabaki zuen honako karga-tasa hauek ezartzea ondasun higiezinen ordainarazpenerako:

Lehenbizikoa.–Ondasun higiezinen gaineko zergan aplikatzeko zerga-tasa handitzea, honela:

–Hiri-lurreko OHZrako, 0,381ko zerga-tasa ezartzea.

–Landa-lurreko OHZrakoa ez da aldatzen, egun ezarrita dagoena mantentzea: 0,80.

Bigarrena.–Zerga-tasa eta koefizienteak bere horretan uztea honako zerga hauetarako:

–Gainbalioa (hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga).

–EIOZ (eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga).

Hirugarrena.–0-3 urtekoentzako Haur Eskolako zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalari dagokionez, zerbitzu horrengatik Nafarroako Gobernuak 2018-2019 ikasturterako ezarritako tarifak ezartzea.

Laugarrena.–Ez da tasa ezta prezio publikorik ere aldatzen 2018ko ekitaldiarekin alderatuta.

Bosgarrena.–Herri-lurretako kanonak Herri-lurretako aprobetxamenduei buruzko ordenantzaren testu bateginean ekitaldi honetarako ezarritakoak dira.

Onespenaren erabaki hau 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera jarriko da indarrean, dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta gainerako bidezko ondorioetarako, eta ohartarazten da erabaki horren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratu ahal izanen dela Administrazioarekiko Auzien organo jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, aitzinetik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, hilabeteko epean, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, aipatu argitalpenaren biharamunetik hasita. Orobat, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izanen da, egintza hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Funesen, 2018ko azaroaren 30ean.–Alkate udalburua, Ignacio Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1900163