24. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Laburpena, mugikortasun arazoak dituzten pertsonei ordezko garraiobide irisgarria emateko banakako laguntzen oinarri arautzaileena (2019)

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3 b) eta 20.8 a) artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 433344.

Oltza Zendeako Udaleko alkateak, Alkatetzaren 2018ko urtarrilaren 26ko 42/2018 Ebazpenaren bitartez, onetsi zuen mugikortasun arazoak dituzten pertsonei ordezko garraiobide irisgarria emateko banakako laguntzen 2019ko deialdi publikoa.

Lehena.–Onuradunak:

Oltza Zendeako bizilagunak, mugikortasun arazoak dituztenak.

Bigarrena.–Xedea eta helburua:

Oinarri hauek helburu dute garraiobide egokitu bat (taxia) erabiltzeko laguntzea desgaitasunak eta mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonei, sartzeko zailtasunak direla-eta hiriko garraio kolektiboa erabili ezin baitute. Oltza Zendeako herritarren joan-etorriak erraztea da laguntzen helburua, Iruñera eta eskualdeko beste herrietara batez ere.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/board

Laugarrena.–Zenbatekoa:

Laguntzetarako kuota, guztira: 2.000,00 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea:

Eskaerak aurkezteko epea urte osoan egonen da irekita.

Oltza Zendean, 2019ko urtarrilaren 2an.–Alkatea, Moises Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1900206