239. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

Udal hilerria erabiltzeko ordenantzaren 35. artikuluaren aldaketa. Hasierako onespena

Aurizko Udalak, 2019ko urriaren 7an egin bilkuran, udal hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzaren 35. artikulua aldatzea onetsi zuen hasiera batean.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak edo oharpenak egin ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztuko ez balitz, Ordenantza behin betiko onetsiko da eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Auritz, 2019ko azaroaren 18a.–Alkatea, Jose Irigaray Gil.

Iragarkiaren kodea: L1914975