239. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

Jabetza doan lagatzea. Behin betiko onespena

Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateko Babes Ofizialeko Etxebizitzen Patronatuko Gobernu Batzarrak, 2019ko urriaren 1ean egindako bilkuran, aho batez eta, beraz, batzarkideen legezko kopuruaren gehiengo erabatekoa zuela, honako hau erabaki zuen

ERABAKIA:

“Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateko Babes Ofizialeko Etxebizitzen Patronatuko Gobernu Batzarrak, 2019ko martxoaren 20an egindako bilkuran, erabaki zuen –besterengarritasun-deklarazioaren ondoren– hasiera batez onestea babes ofizialeko 24 etxebizitzak doan lagatzea, hain zuzen ere Doneztebeko Elizagibela karrikako 8an daudenak, honako hauei: Doneztebe, Elgorriaga, Ituren, Zubieta, Saldias, Eratsun, Ezkurra, Oiz, Urrotz, Beintza-Labaien eta Donamariako udalei eta Narbarteko Kontzejuari.

Era berean, urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 140. artikuluari jarraikiz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari aldez aurreko baimena eskatu zitzaion etxebizitza horien jabetza doan lagatzeko. Baimena eman zen Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren maiatzaren 13ko 684/2019 Ebazpenaren bidez.

Era berean, Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateko Babes Ofizialeko Etxebizitzen Patronatuko Estatutuetako 25. artikuluari jarraikiz, baimena eskatu zen Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateari lagatzeko. Baimena eman zen Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateko Batzarrak 2019ko apirilaren 15ean hartutako erabakiaren bidez.

Lagatzearen hasierako onespenaren erabakia jendaurrean egon zen hamabost eguneko epean, 2019ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 13an, eta Mankomunitatearen iragarki-taulan iragarkia jarri baitzen. Jendaurrean erakusteko aldia igaro eta inolako alegaziorik aurkeztu ez denez, eta espedientean Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduan (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia) ezarritako baldintza guztiak justifikatu direnez, bidezkoa da behin betiko onestea etxebizitza horien jabetzaren doako lagatzea.

Horrenbestez, espediente osoa ikusirik, aho batez eta, beraz, batzarkideen legezko kopuruaren gehiengo erabatekoa izanik,

ERABAKITZEN DA:

1.–Behin betiko onestea Doneztebeko Elizagibela karrikako 8an dauden babes ofizialeko 24 etxebizitzen besterengarritasun-deklarazioa. Etxebizitza horiek Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateko Babes Ofizialeko Etxebizitzen Patronatuaren jabetzakoak dira.

2.–Behin betiko onestea doan lagatzea Doneztebe, Elgorriaga, Ituren, Zubieta, Saldias, Eratsun, Ezkurra, Oiz, Urrotz, Beintza-Labaien eta Donamariako udalei eta Narbarteko Kontzejuari, Doneztebeko Elizagibela karrikako 8an dauden babes ofizialeko etxebizitzak, Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateko Babes Ofizialeko Etxebizitzen Patronatuaren jabetzakoak direnak.

Etxebizitzen jabetzan udal bakoitzari eta Kontzejuari dagokion parte-hartzearen portzentajea honako hau izanen da:

Beintza-Labaiengo Udala

%5,98

Narbarteko Kontzejua

%6,98

Donamariako Udala

%9,51

Doneztebeko Udala

%35,18

Elgorriagako Udala

%4,68

Eratsungo Udala

%4,12

Ezkurrako Udala

%4,64

Iturengo Udala

%11,06

Oizko Udala

%3,38

Saldiasko Udala

%3,10

Urrozko Udala

%4,33

Zubietako Udala

%7,04

3.–Lagatzen diren eta besterengarritasun-deklarazioa egiten zaien 24 etxebizitzak Iruñeko bost zenbakiko Jabetza Erregistroan inskribatuak daude, 3546 liburukian, 56. liburuan (Doneztebeko finkak, 2915 eta 2938 zenbaki artekoak). Doneztebeko katastroko 1. poligonoko 116. lurzatiaren 2. unitatean dagoen eraikineko 24 apartamentu dira.

4.–Doako jabetzaren lagatzeak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

1. Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateak jarraitzea 24 etxebizitzen kudeaketa egiten, babes ofizialeko etxebizitza gisa erabil daitezen.

2. Xede horrek ondoko hogeita hamar urtez jarraitzea.

5.–Agintzea notarioaren eskritura batean formalizatzeko eta gero Jabetza Erregistroan inskribatzeko; horretarako, baimena ematen zaio Ernesto Domínguez Olea, Babes Ofizialeko Etxebizitzen Patronatuaren buruari, behar adina agiri sina ditzan erabaki hau gauza dadin. Jasoko da aipatu udalek eta kontzejuak onartu dutela. Lagatzetik eratorritako notariotza eta erregistroko gastu guztiak Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateko Babes Ofizialeko Etxebizitzen Patronatuaren kargurakoak izanen dira.

6.–Erabaki honen iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.”

Donezteben, 2019ko azaroaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L1914759