239. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

Zerga-tasak, tasak eta prezioak 2020rako

Udalak, 2019ko azaroaren 12ko osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, erabaki hau hartu zuen erregelamenduzko quorumarekin:

1. Honako zerga-tasa hauek onestea 2020. urterako:

–Hiri- eta landa-lurren gaineko kontribuzioa (kuota bateratua): katastroko balio berri eta garbien %0,2

–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: obraren benetako kostu osoaren %3 (exekuzio materialaren aurrekontua).

–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga: %10.

2. 2020ko tasak, ur banaketa, saneamendua eta emandako zerbitzuak direla eta:

2.1. Hornidura eta saneamenduko kuota finkoak, hargune edo lotunearen tasak eta erabiltzaileak eskatuta egindako alferrikako ikuskapenegatiko tasak dauden prezioetan mantentzen dira.

2.2. Horniduraren kuota aldakorra:

–A-1 tarifa: Etxeko erabilerarako hornidura:

  • 10 metro kubikora arte: 3,5 euro.
  • 11 eta 60 metro kubiko artean: 0,35 euro/m³.
  • 61 eta 80 metro kubiko artean: 0,45 euro/m³.
  • 81 eta 120 metro kubiko artean: 0,85 euro/m³.
  • 120 metro kubikotik goiti: 1,30 euro/m³.

–A-2 tarifa: hornidura kontratatuak, industrian eta merkataritzan erabiltzeko:

  • 650 metro kubikora arte: 0,40 euro/m³.
  • 651 eta 2.000 metro kubiko artean: 1,00 euro/m³.
  • 2001 eta 5.000 metro kubiko artean: 1,43 euro/m³.
  • 5.000 metro kubikotik goiti: 1,62 euro/m³.

–A-3 tarifa: ezkutuko ur jarioen ondoriozko kontsumoa: 0,11 euro/m³.

3. Auzolanetik libratzeko ordaindu behar den zenbatekoa mantentzea 2020. urterako: 50,00 euro ordaindu beharko da auzolan bakoitzeko.

4. Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren gutxieneko kuoten gainean 1,05eko indizea ezartzea.

5. “Zubietako errota” izeneko ekomuseora sartzeko kuotak mantentzea 2020. urterako:

–Helduak: 3,00 euro/lagun.

–15 lagun baino gehiagoko taldeak: 1,50 euro/lagun.

–Eskola umeak, ikasleak eta erretiratuak: 1,50 euro/lagun.

–Umeak, 8 urte bitartekoak eta taldean ez doazenak: dohainik.

6. Erabaki honek 2020ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta indarra izanen du aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den bitartean.

7. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitara ematea, behar diren legezko ondorioak izan ditzan. Haren kontra egungo legeetan ezarritako errekurtsoak aurkezten ahalko dira, (administrazioarekikoa edo, aurretik eta aukeran, gora jotzekoa eta berraztertzekoa).

Zubietan, 2019ko azaroaren 26an.–Alkate udalburua, Ernesto Dominguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L1915217