238. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Artatzako (Ameskoabarrena) UE4-R unitatea eta 9. poligonoko 722. lurzatia urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Ameskoabarrengo Udalak, 2019ko urriaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Artatzako (Ameskoabarrena) UE4-R unitatea eta 9. poligonoko 722. lurzatia urbanizatzeko proiektua, Enrique Azpilicueta Redondok, M.ª Concepción Pomares Elcanok eta beste batzuek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita, eta Udalaren iragarki-taulan ere argitaratuko da; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134.5 eta 74.b) artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da Udal Idazkaritzaren bulegoetan.

Ameskoabarrenean, 2019ko azaroaren 12an.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L1914796