238. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Deialdia, zerbitzu anitzetako peoi izateko lanpostu bat betetzeko. Oinarrien aldaketa

Tokiko gobernu batzarrak, azaroaren 8an, erabaki zuen aldatzea Eguesibarko Udaleko zerbitzu anitzetako peoi izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak. Deialdia 2019ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 6an, hala:

Ezabatzea puntu hau: “7.2.1.3. Hirugarren ariketa: elkarrizketa pertsonala”.

7.2.1.1. oinarria aldatzea. “Lehen ariketa: proba teorikoa” eta proba horri gehienez 40 puntu ematea, hasierako 30 izan beharrean. Horren arabera, gutxienez 20 puntu lortu beharko dira proba gainditzeko.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2019ko azaroaren 20an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L1914805