238. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2019-S-705

Zizur SL gasolina-zerbitzuguneak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Zizur SL gasolina-zerbitzugunea.

Xedea: gasolina-zerbitzuguneko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Mendikuntze erreka-zuloa.

Unitate hidrogeologikoa: Alaitz mendiak.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Zizur (Nafarroa).

Bi aldeetako gasolina-zerbitzuguneko komunetako hondakin urek 128 m³-ko bolumena dute urtean, eta hobi septiko eta iragazki biologikoetan tratatzen dira. Bi aldeetako urek, hidrokarburoak izan ditzaketenek, urtean 128 m³-ko bolumena dute guztira, eta hidrokarburoen bereizgailu batean tratatuko dira, koaleszentzia-xaflen eta irteerako obturadorearen bidez. Eskuinaldeko garbitokiaren uren bolumena 90 m³-koa da urtean; aurretiazko dekantagailua eta hidrokarburoen bereizgailu batean tratatzen dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Halaber, espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave kalea 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko urriaren 31n.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1914775