238. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Kudeaketa-esleipena Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari, berdintasuneko agentearen lanposturako izangaien zerrenda kudea dezan

Tuterako Udalak, 2019ko urriaren 28an egin osoko bilkuran, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen:

1. Tuterako Udalak Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari egindako kudeaketa-esleipena prestatzeko hitzarmena onestea, emakumeen eta gizonen aukera berdintasuneko agentearen eginkizunak betetzeko izangaien zerrenda kudeatzeko eta haren hautaprobak deitu eta egiteko. Tuterako Udalak zerrenda horretara joko du kontratazioak egiteko beharra sortuz gero.

2. Tuterako Udaleko alkateari ahalmena ematea aipatu hitzarmena sinatzeko, Udalaren izenean eta hura ordezkatuz.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Foru Legearen 11. artikuluan adierazitakoarekin bat.

Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan eta, bereziki, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

Tuteran, 2019ko azaroaren 18an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L1914721