238. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2019ko aurrekontuko 42. eta 44. aldaketak. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2019ko irailaren 24an egin osoko bilkura arruntean, legezko quoruma zuela, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2019ko aurrekontu orokor eta bakarrean 42/2019 eta 44/2019 aldaketak egiteko espedientea, bi kreditu berezi baitira.

Aurrekontu-aldaketaren erabakiaren hasierako onespena 2019ko 208. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 21ean; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki-taulan paratu baitzen.

Hamabost egun balioduneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. eta 214.2 artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin bat.

42. AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu bereziaren espedientea

1.–Gastuak goititzea:

0.13210.6. Erosketa, Udaltzaingoarentzat armak: 900,00 euro.

Guztira: 900,00 euro.

Kreditu bereziaren espedientearen finantzaketa

2.–Gastuak beheititzea:

0.13210.2. Udaltzaingoa konpontzea eta zaintzea: -900,00 euro.

Guztira: -900,00 euro.

44. AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu bereziaren espedientea

1.–Gastuak goititzea:

0.13210.1. Behin-behineko p. ordainsaria-Udaltzain burua: 14.500,00 euro.

Guztira: 14.500,00 euro.

Espedientearen finantzaketa

2.–Gastuak beheititzea:

0.13210.1. Udaltzain funtzionarioen ordainsariak: -14.500,00 euro.

Guztira: -14.500,00 euro.

Jakinarazten dut orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta bere kontra honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Egokitzat jotzen den beste edozein errekurtso aurkezten ahal da.

Tafallan, 2019ko azaroaren 18an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L1914677