238. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Udalbatzako kideen ordainsariak

Otsagabiko Udalak, 2019ko urriaren 22an egin bilkuran, erabaki zuen onestea Otsagabiko Udaleko udalkideen ordainsarien sistema. Hona hemen:

–Osoko bilkuretara joateagatik: 90,00 euro bilkura bakoitzeko, muga izanik 1.080,00 euro urtean udalkide bakoitzeko.

–Udal organoen batzorde eta bileretara joateagatik: 40,00 euro batzorde eta bilera bakoitzeko, muga izanik 800,00 euro urtean udalkide bakoitzeko.

–Alkate udalburuak, aurreko horietaz gain, ordainsaria jasoko du, 4.177,36 euro urtean gehienez ere, Udalak parte hartzen duen beste erakunde eta instituzioen bilkura, batzorde eta bileretara joateagatik eta bere karguari dagozkion lanak egitera udaletxera joateagatik.

Zenbateko horiei Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela-eta dagokien atxikipena aplikatuko zaie, indarra duen legeriaren arabera.

Udalkide guztiek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan aritzean izandako egiazko gastuen ordainetan, baldin gastu horiek behar bezala baimendu eta justifikatzen badira, eta Nafarroako administrazio publikoetako langileendako urtero ordainsari arloan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

Ordainsarien sistema honek 2019ko uztailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Otsagabian, 2019ko urriaren 30ean.–Alkate udalburua, María Carmen Recalde Berrade.

Iragarkiaren kodea: L1914806