238. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERGA

2020ko ordenantza fiskalak. Hasierako onespena

Udal honek aldaketa egitea onetsi du 2020ko ekitaldirako Ur hornidurako tasa arautzen duen ordenantza fiskalean. Gainerako ordenantza fiskalak ez ditu aldatu.

Indarra duten legeetan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak egin ditzaten.

Lergan, 2019ko azaroaren 20an.–Alkatea, Ignacio Iriarte Marco.

Iragarkiaren kodea: L1914798