238. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

13/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko urriaren 10eko osoko bilkuran onetsi zen, hasiera batean, 2019ko aurrekontuan 13. aldaketa egiteko erabakia, eta 2019ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, urriaren 29an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz, zeinaren bidez garatu baitzen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan. Hona hemen kapituluka laburturik:

LABURPENA

13. ALD.

(euro)

II. kapitulua

8.120,00

VI. kapitulua

-8.120,00

Lizarran, 2019ko azaroaren 20an.–Alkatea, Gonzalo Fuentes Urriza.

Iragarkiaren kodea: L1914764