237. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Aldaketa, Udal Planeko 4. poligonoko 675. lurzatiaren determinazio egituratzaileetan. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2019ko azaroaren 7an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Artaxoako Udal Planeko determinazio egituratzaileen aldaketa puntualaren espedientea, lurzoru urbanizaezineko lurzati baten sailkapenaren aldaketari buruzkoa (4. poligonoko 675. lurzatia). Fernando Bañales Leozek sustatu du, Sara Echecón teknikariak prestatutako dokumentazioaren arabera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoari jarraituz, delako espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako egunkarietan argitaratuta, bizilagunek eta interesdunek egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Artaxoan, 2019ko azaroaren 12an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L1914665