237. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

8. poligonoko 606. herri-lurzatiaren aldi baterako okupazioa. Jendaurrean jartzea

Artaxoako Udalak, 2019ko azaroaren 7an egindako osoko bilkuran, onetsi zuen Artaxoako Udalaren herri-lur batzuk aldi baterako okupatzeko espedientea, zehazki Artaxoako 8. poligonoko 606. herri-lurzatia, haizea neurtzeko dorre bat jartzeko. MTorres Desarrollos Energéticos SL da sustatzailea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 143. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aipatu espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Artaxoan, 2019ko azaroaren 12an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L1914664