237. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 68. artikuluan xedatua bete dadin, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazio eta oharrak egin ditzaten.

Jarduera: Lokala atontzeko proiektua Zudairin, ostatua jartzeko. Sustatzailea: Zudairiko Kontzejua. Tokia: San Anton karrika, 66, Zudairi (4. poligonoa, 14. lurzatia).

Ameskoabarrenean, 2019ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L1915057