237. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBEKO ETA ELGORRIAGAKO UDALEN BATASUNA

1/2019 aurrekontu aldaketa. Hasierako onespena

Doneztebeko eta Elgorriagako Udalen Batasunaren Batzorde Delegatuak, 2019ko azaroaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen udalen batasunaren 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokorreko 1/2019 aldaketaren espedientea, kreditu-gehigarriei buruzkoa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek informazioari, erreklamazioei eta publizitateari dagokienez dituzten tramite eta baldintza berei jarraikiz tramitatu eta onetsi behar da espediente hau. Hortaz, foru lege horren 202. artikuluan martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluari buruz xedatuaren arabera, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan paratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek eta bizilagunek espedientea azter dezaten eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko paragrafoan aipatu jendaurreko aldia iragan ondoan.

Eta hori guztia argitara ematen da, aipatu legeetan ezarritakoa bete dadin.

Donezteben, 2019ko azaroaren 20an.–Batasuneko burua, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L1914939