237. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

169/2019 FORU AGINDUA, azaroaren 15ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, 200.000 euro gehitzen dizkiona familia ugarietan sortzen diren ohiz kanpoko eta beharrezko gastuei aurre egiteko laguntza ekonomikoak arautzen dituen 2019. urteko deialdian baimendutako gastuari.

Eskubide Sozialetako kontseilariaren maiatzaren 4ko 222/2016 Foru Aginduaren bidez onetsi ziren familiaren esparrurako zenbait laguntza emateko oinarri arautzaileak 2016tik 2019ra bitarteko urteetarako.

Eskubide Sozialetako kontseilariaren otsailaren 5eko 39/2019 Foru Aginduaren bidez, familia ugarietan sortzen diren ohiz kanpoko eta beharrezko gastuei aurre egiteko laguntza ekonomikoak arautzen dituen 2019. urteko deialdiaren oinarriak onetsi ziren, eta 199.500 euroko gastua onetsi zen 2019ko Gastuen Aurrekontuko “Familia ugarientzako laguntzak” izeneko 920006 93300 4809 231509 partidaren kargura.

Foru aginduaren laugarren puntuan ezartzen denez, eskaera guztiei erantzuteko aurrekontu nahikorik ez badago, baimendutako gastua handitzen ahalko da, behar den aurrekontu gehikuntzaren bidez.

Deialdirako baimendutako aurrekontuko kreditua bukatu da eta 742 espedientea gelditu dira ebazteke. Gaur egun, aurreikusitako gastua 200.000 eurokoa da, eta, diru horren bidez, ebazteke dauden espedienteak ordaintzen ahalko dira. Beraz, beharrezkoa da deialdian baimendutako gastua zenbateko horretan handitzea.

Ikusirik Familiaren eta Adingabeen zuzendariordearen txostena.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuak emandako eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. 200.000 euro gehitzea familia ugarietan sortzen diren ohiz kanpoko eta beharrezko gastuei aurre egiteko laguntza ekonomikoak arautzen dituen 2019. urteko deialdian baimendutako gastuari, 2019ko Gastuen Aurrekontuko “Familia ugarientzako laguntzak” izeneko 920006 93300 4809 231509 partidaren kargura.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru agindu hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako kontu-hartzaile delegatuari, Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari eta departamentu honetako Idazkaritza Tekniko Nagusiko Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2019ko azaroaren 15ean.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F1914609