237. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Tuterako Udaleko alkate udalburuak 36/2019 Dekretua eman zuen 2019ko azaroaren 20an. Hona horren testua:

“Alejandro Toquero Gil hiri honetako alkate udalburua hiritik kanpo egonen denez oporrak direla eta, beharrezkoa da neurriak hartzea egun horietan alkatea ordezteko.

Kontuan harturik Erregelamendu Organikoaren 24. eta 27. artikuluetan ezarritakoa, alkateordeei dagokie, beren izendapenaren ordenari jarraituz, alkatea ordeztea hura kanpoan dagoenean, baldin eritasunik badu edota bere eskudantzietan aritzeko ezinean aurkitzen bada.

Eman dizkidaten ahalmenak erabiliz.

XEDATZEN DUT:

1.–Lehen alkateorde Anichu Agüera Anguloren esku uztea alkateari dagozkion eginkizunak, legeriak ezartzen dituen mugekin, 2019eko abenduaren 1etik abenduaren 8ra bitartean, biak barne.

2.–Dekretu honen berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen lehen bilkuran; ukitutako zinegotziei jakinaraztea; eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, alde batera utzi gabe ondorioak izanen dituela sinatzen denetik aurrera”.

Tuteran, 2019ko azaroaren 20an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L1914946