237. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARI

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Erronkariko Udalak, 2019ko azaroaren 15ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2020. urteko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erronkarin, 2019ko azaroaren 18an.–Alkatea, Aitor Garmendia Eizagirre.

Iragarkiaren kodea: L1914663