237. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Ribaforadako Udalak, 2019ko azaroaren 20ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2020ko plantilla organikoa.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, plantilla organiko hori behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Ribaforadan, 2019ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L1914938