237. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Aldaketa 2020ko zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2019ko azaroaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020an indarra izango duten karga-tasa, tasa eta prezio publikoen aldaketa.

Jendaurrean egongo da gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten.

Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko dira aldaketa horiek 2020ko zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan.

Garesen, 2019ko azaroaren 15ean.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1914670