237. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MUNIAIN GESALATZ

11. poligonoko 383., 397. eta 379. herri-lurzatien desafektazioa. Jendaurrean jartzea

Muniaingo kontzejuak, azaroaren 16an, larunbata, egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

ERABAKIA:

Erabilpenaren eta/edo kargaren desafektazioa: Muniaingo (Gesalatz) 11. poligonoko 383., 397. eta 379. herri-lurzatietan instalazio elektrikoa egiteko, 377. lurzatian lurpeko hargunea jartzeko 438. lurzatitik.

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 143. artikuluan xedatutakoaren arabera: Herri-ondasunen desafektazioa egiteko, horien erabilpena lagatzea edo karga izanik arrazoi, honako hau bete beharko da:

Jendaurrean jartzea hilabetez Nafarroako Aldizkari Ofizialean, aipatutako epean alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen.

Muniainen, 2019ko azaroaren 18an.–Alkatea, Mikel Zabalza Saldise.

Iragarkiaren kodea: L1914692