236. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 294, 295, 296, 297, 298, 299, 300, 301, 302, 303, 304, 305, 306, 459, 458, 798 eta 793. lurzatiek eratzen duten etxe-sailari buruzkoa. Behin betiko onespena

Cortesko Udalak, 2019ko azaroaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 294, 295, 296, 297, 298, 299, 300, 301, 302, 303, 304, 305, 306, 459, 458, 798 eta 793. lurzatiek eratzen duten etxe-sailari buruzkoa, Adrian Huerta Ariasek sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, aipatu erabakia argitaratzen da onetsitako testu arautzailearekin batera.

Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta errekurtso hauetako edozein aurkez daiteke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333.1 b) eta 337. artikuluei jarraituz.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Cortesen, 2019ko azaroaren 18an.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1914720