236. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Zergen, tasen eta tributu bidezko diru-sarreren karga-tasak eta prezio publikoak 2020rako

Caparrosoko Udalak, 2019ko irailaren 26an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten tributu bidezko diru-sarrerak, prezio publikoak eta ordenantza fiskala. Erabakia 2019ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 3an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, espedienteak behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzaten. Orobat, ohartarazten da behin betiko onespenaren aurka errekurtso hauetariko bat aurkez daitekeela, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hots, Udaleko Osoko Bilkurari, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Caparroson, 2019ko azaroaren 18an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

I.–NAHITAEZ ORDAINARAZI BEHARREKO UDAL ZERGETARAKO KARGA-TASAK ETA PONDERAZIO INDIZEAK

–Lurraren gaineko kontribuzioa: %0,34ko karga-tasa bakarra, landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen katastroaren balioaren gainean.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: 4%.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,1. indizea.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga; koefiziente eta karga-tasa hauek:

SORTZEALDIA

KOEFIZIENTEA

KARGA-TASA

20 urte edo hortik gora

0,63

%8

19 urte

0,56

%8

18 urte

0,43

%8

17 urte

0,29

%8

16 urte

0,16

%25

15 urte

0,06

%25

14 urte

0,06

%25

13 urte

0,06

%25

12 urte

0,06

%25

11 urte

0,06

%25

10 urte

0,06

%25

9 urte

0,06

%25

8 urte

0,06

%25

7 urte

0,06

%25

6 urte

0,06

%25

5 urte

0,06

%25

4 urte

0,20

%25

3 urte

0,28

%25

2 urte

0,18

%25

Urtebete

0,09

%25

Urtebetetik behera

0,09

%25

II.–TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAN FISKALA

1. artikulua. Aipatu zerga Toki Ogasunei buruzko apirilaren 2ko 2/1995 Foru Legean ezarritakoaren arabera arautuko da.

2. artikulua. Hobariak.

1. Zergaren kuotari jarraian ageri diren hobariak aplikatuko zaizkio, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 162. artikuluaren 4. apartatuan ezarritakoarekin bat etorriz:

a) %50eko hobaria “ECO ibilgailu”etarako.

b) %100eko hobaria “0 isurtze” ibilgailuetarako.

2. Hobarirako eskubidea eduki ahal izateko, ibilgailuak dagokion bereizgarria izan beharko du, 2016an trafikoa arautzeko neurri bereziak ezartzen dituen Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren 2016ko urtarrilaren 8ko Ebazpenaren VIII. Eranskinean edo haren ordezko arauan xedatutakoari jarraikiz.

3. Zerga-onura horiek erreguzkoak dira, eta eskabidea egin eta hurrengo sortzapenetik aurrera izango dituzte ondorioak. Hortaz, ez zaizkie aplikatuko eskaera egin aurretik sortutako kuotei, ibilgailua lehen aldiz matrikulatzen denean izan ezik, horrek zergaren lehen sortzapenean izango baititu ondorioak.

4. Hobaria eskuratzeko, interesdunak agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

–Eskabidea.

–Zirkulatzeko baimenaren fotokopia.

–Ibilgailuaren ikuskapen teknikoaren txartelaren kopia. Txartelean, hala badagokio, ibilgailuaren erreforma eta haren data adieraziko dira.

–Ibilgailuak eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak. Baldintza horiek ikuskapen teknikoaren txartelean ageri badira, ez dira berriro egiaztatu beharko.

–Zinpeko aitorpena, honako hau adierazteko: ibilgailuaren titularrak egunean dituela Udalarekiko zerga-betebeharrak eta zuzenbide publikokoak ez diren beste batzuk hobaria eskatzen den ekitaldiko urtarrilaren 1ean.

3. artikulua. Ordenantza honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

II.–TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

Espedienteak eta agiriak egiteko eta tramitatzeko tasak.

–DIN A-4 tamainako fotokopia bakoitzeko: 0,10 euro.

–DIN A-4ko kolorezko fotokopia bakoitzeko: 0,10 euro.

–DIN A-3ko kolorezko fotokopia bakoitzeko: 0,50 euro.

–DIN A-4ko fotokopia bakoitzeko, bi aldeetatik: 0,15 euro.

–Agirien konpultsa: 0,50 euro/orria.

–Faxa: 0,50 euro.

–Ziurtagiriak: 1,50 euro.

–Ziurtagiri historikoak: 3,00 euro.

–Lurzatien gaineko zedulak: 1,00 euro.

–Katastroko orriak: 1,00 euro.

Tasak, animalia arriskutsuen lizentzia emateko.

33 euro.

Irekitzeko lizentziak edo kontrolerako administrazio jardueren tasak.

1. Establezimenduak berritik paratzea: 100,00 euro.

2. Lokala tokiz aldatzea:

Berritik paratzen diren establezimenduen tasaren %50 ordainduko da.

3. Handitzeak edo sailkapen aldaketak:

a) Merkataritzako jarduerak handitzeagatik, berritik paratzen diren establezimenduen tarifa berak ordainduko dira.

b) Sailkapenaren aldaketengatik, jarduera berriaren kuotaren eta lokal berean egiten den jardueraren kuotaren artean dagoen aldea ordainduko da, eta gutxienez 6,01 euro.

4. Negozioaren titulartasun aldaketak, lagapena edo eskualdaketa.

Berritik paratzen diren establezimenduen tarifa berak izanen dituzte, salbu eta eskabidea sei hilabeteko epean egiten bada, aurreko titularrari udal lizentzia ematen zaion egunetik zenbatzen hasita. Kasu horretan, 12,02 euro ordainduko dira lizentzia emateko udal eskubideengatik.

Lizentziak eman, hirigintzan bestelako jarduketak egin eta kontrolerako administrazio jarduerak egiteko tasak.

1. epigrafea.–(Nafarroako Administrazio Auzitegiak baliogabetua 2018ko abenduaren 17an emandako Ebazpenaren bidez; 18-0174 GE).

2. epigrafea–(Nafarroako Administrazio Auzitegiak baliogabetua).

3. epigrafea.–Obra lizentziak ematea edo kontrolatzeko administrazio jarduerak egitea, lizentzia eskatu beharrean erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar denetan:

–3.1. azpiepigrafea.–Obra gauzatzeko aurrekontua 15.025,30 eurokoa edo txikiagoa duten obretan bada, 33,20 euroko tasa.

–3.2. azpiepigrafea.–3.1 azpiepigrafean biltzen ez diren obrak. Tasa honen kuota aterako da zerga-oinarriari (obra gauzatzeko aurrekontua, ordenantza honen 12. artikuluari jarraituz) %0,2198ko karga-tasa aplikatuz.

4. epigrafea.–Banantzeko, zatitzeko edo eransteko lizentziak ematea: 100,00 euro.

5. epigrafea.–Eraikinak edo lokalak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak. Horien kuota aterako da eraikitako metroei tarifa hau biderkatuz: 0,449 euro/metro karratu eraikia. (Zerga-oinarria: metro karratu eraikiak x 0,449 euro/metro karratua).

Tasak, hilerriko zerbitzuengatik.

–Horma-hilobian ehorztea: 20,00 euro.

–Panteoian ehorztea: 40,00 euro.

–Lurrean ehorztea: ehorzleak igortzen duen faktura.

–Lurra pikatzea: 150,00 euro.

–Errautsak ehorztea: 20,00 euro.

–Nitxo-kaperan ehorztea: 20,00 euro.

–Gorpuzkien kaxa: 18,00 euro.

–Panteoiak edo nitxoak irekitzea: 20,00 euro.

–Gorpuzkiak panteoira aldatzea: 40,00 euro.

–Gorpuzkiak nitxora aldatzea: 20,00 euro.

–Gorpuzkiak kaperara aldatzea: 20,00 euro.

Hilerriko kontzesioak.

–Nitxoen kontzesioa: 876,00 euro.

–Lur kontzesioa: 1.134,00 euro.

–Kolunbarioaren kontzesioa: 205,00 euro.

0-3 urtekoendako eskolako tasa.

Nafarroako Gobernuak onesten duena.

Eremu publikoko eta herri-lurretako zoru eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak.

–Eremu publikoko zorua okupatzea, obretako materialak, aldamioak, garabiak eta abar paratzeko, horien neurriak edozein izanik ere: 6,80 euro/eguna.

–Eremu publikoko zorua okupatzea, zirkulazioa erabat kendu beharra dagoenean, lehen 6 hilabeteetan: 13,60 euro/eguna.

–Zorua okupatzea, zirkulazioa erabat kendu beharra dagoenean, 7. hilabetetik aurrera: 20,44 euro/eguna.

–Saltokiak kaleko merkatu txikian:

  • Saltoki finkoak: 2,00 euro/metroa/eguna.
  • Behin-behineko saltokiak: 2,00 euro/metroa/eguna.

–Karabanak, atoiak eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak: 9,00 euro/eguna.

–Ostatu-ibilgailuak: 40,00 euro egunean.

–Arrapalekin eta/edo sarbidea bermatzeko elementuekin okupatzea: 25,00 euro, metro koadroko edo frakzioko eta urteko, edo frakzioko.

–Mahai, aulki edo bestelako elementuekin okupatzea Udalak karpekin edo toldoekin estalitako lurzoru publikoa: 25,00 euro metro koadro bakoitzeko, edo 25,00 euro mahai batez eta lau aulkiz osatutako multzo bakoitzeko.

TERRAZA ETA BELADOREAK JARRI ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

I. epigrafea.–Terrazak mahaiz eta aulkiz okupatzea: 20,00 euro, mahai eta denboraldi bakoitzeko.

II. epigrafea.–Beladorez okupatzea: 5,00 euro, metro koadro eta denboraldi bakoitzeko.

III. epigrafea.–Lurzorua terrazaz okupatzea gazteriaren festetan eta herriko festetan. Tarifa bakarra: 100,00 euro urtean.

IV. epigrafea.–Terrazan herriko festetan eta gazteriaren festetan baimendutako mahaien eta aulkien kopurua halako hiru baino gehiago paratzeagatik, 5,00 euro erantsiko zaizkio tarifari aparteko mahai bakoitzeko.

UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

OINARRIA

(euro)

BEZa

(euro)

KUOTA

(euro)

UDAKO ASTEBURUKO BONOAK

Helduak (>16 urte)

15,29

3,21

18,50

Haurrak (4-15 urte)

10,21

2,14

12,35

65 urtetik gorakoak eta minusbaliotasuna dutenak (+%33)

10,21

2,14

12,35

SARRERAK

Helduak (>16 urte)

7,11

1,49

8,60

Haurrak (4-15 urte)

4,38

0,92

5,30

65 urtetik gorakoak eta minusbaliotasuna dutenak (+%33)

4,38

0,92

5,30

ABONATUEN KUOTAK

Familiakoa (bikotea, 17 urte bitarteko seme-alabekin)

42,31

8,89

51,20

Helduak (>16 urte)

25,41

5,34

30,75

65 urtetik gorakoak eta minusbaliotasuna dutenak (+%33)

12,73

2,67

15,40

MATRIKULA

Familiakoa (bikotea, 17 urte bitarteko seme-alabekin)

25,41

5,34

30,75

Helduak

25,41

5,34

30,75

65 urtetik gorakoak eta minusbaliotasuna dutenak (+%33)

21,20

4,45

25,65

UDAKO BONUAK

Haurrak (4-15 urte)

33,88

7,12

41,00

Helduak (>16 urte)

84,63

17,77

102,40

65 urtetik gorakoak eta minusbaliotasuna dutenak (+%33)

57,60

12,10

69,70

JARDUERAK

Haurrendako igeriketa (abonatuaren familiartekoa, <16 urte) (2 egun/astea)

16,98

3,57

20,55

Haurrendako igeriketa (abonatu gabea, <16 urte) (2 egun/astea)

25,41

5,34

30,75

Haurrendako padel ikastaroa (abonatuaren familiakoa, <16 urte) (2 egun/astea)

16,98

3,57

20,55

Haurrendako padel ikastaroa (abonatu gabea, <16 urte) (2 egun/astea)

25,41

5,34

30,75

Helduendako padel ikastaroa (abonatua)

25,41

5,34

30,75

Helduendako padel ikastaroa (abonatu gabea)

29,67

6,23

35,90

PADEL PISTAREN ERABILERA

Pista ordubetez erabiltzeko prezioa

4,30

0,90

5,20

Pista ordubetez erabiltzeko prezioa, baldin argiztapen elektrikoa erabiltzen bada

5,12

1,08

6,20

Iragarkiaren kodea: L1914669