236. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

2020. urteko karga-tasak. Hasierako onespena

Beteluko Udalak, 2019ko azaroaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2020. urterako karga-tasak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Betelun, 2019ko azaroaren 7an.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L1914592