236. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Herri-lurraren desafektazioa, ondoren trukea egiteko

Baztango Batzar Nagusiak, 2019ko urriaren 1ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen herri-lurra den 49. poligonoko 436-F lursailaren zati bat, 300 m² dituena, desafektatzea, ondoren Ana Isabel Fernández de Mendíarena den eta 1751 m² dituen 50. poligonoko 106 lursailarekin trukatzeko.

Espedienteko peritu-dokumentazioan deskribatzen dira lurrak.

Aditzera ematen da, nahi duenak bidezkoak diren alegazioak aurkez ditzan, hilabeteko epean.

Baztanen, 2019ko urriaren 1ean.–Batzarburua, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1914579