236. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Lehendakariaren eskumenak delegatzea, ez delako egongo

Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuen 21. artikuluan xedatutakoaren arabera, Mankomunitateko lehendakariak bere atribuzio generikoak delegatzen ahalko ditu, bai Batzorde Iraunkorrean, bai hartako edozein kiderengan ere.

Ordezkapen horrek Tokiko Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 44. artikuluko 1. eta 2. apartatuetan ezarritakoa bete behar du.

Mankomunitateko lehendakaria ez da egongo 2019ko azaroaren 17tik 21a arte, bi egun horiek barne, eta, beraz,

ERABAKI DUT:

1. Delegatzea Patxi Leuza Garcia jaunarengan Mankomunitateko lehendakariari dagozkion atribuzioak, Tokiko Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 44. artikuluan ezarritakoarekin bat eta Mankomunitatearen Estatutuen 21. artikuluari lotuta.

2. Delegatze horren eragina 2019ko azaroaren 17tik 21a artekoa izango da, bi egun horiek barne.

3. Erabaki honen berri ematea Patxi Leuza Garcia jaunari, eta delegazio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko azaroaren 13an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L1914518