236. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Lehendakariordearen izendapena

2019ko urriaren 28an, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak 628/2019 Ebazpena eman zuen. Hona hemen ebazpen horren testu osoa:

“Ikusirik Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuen 19. artikuluak ezartzen duela lehendakariak libreki izendatu eta kargutik kenduko duela lehendakariordea Batzorde Iraunkorreko kideen artean.

626/2019 Ebazpenaren bidez Batzorde Iraunkorreko kideak izendatu dira, eta haietako bat María Teresa Esporrin Las Heras andrea da.

EBATZI DUT:

1.–María Teresa Esporrín Las Heras andrea, Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorreko kidea, izendatzea erakundeko lehendakariorde. Estatutuen 19. artikuluan jasotzen diren eskuduntzak egokituko zaizkio.

Izendapena gaurko egunetik aurrera gauzatuko da; ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeari kalterik egin gabe, Nafarroako Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 46.1 artikuluarekin bat –Toki Administrazioaren Foru Legearen 51. artikuluari lotuta–”.

Iruñean, 2019ko urriaren 28an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L1913992