236. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Hiri-jarduketarako plan berezia Los Olivos, La Torre urbanizaziorako. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2019ko azaroaren 7ko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia Los Olivos, La Torre urbanizaziorako (Azkoien), Roberto Olloqui Orduñak sustatua, eta onetsitako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hasierako onespenaren erabakia 2019ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, irailaren 20an.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua.

Azkoienen, 2019ko azaroaren 19an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1914765