2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIKAZTELU
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 342-A lurzatian. Behin betiko onespena
Udalbatzak, 2019ko irailaren 30ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea 1. poligonoko 342-A katastroko lurzatiaren eremurako xehetasun-azterketa. Francisco Javier Macua Martínezek sustatu du.
Argitaratzen den egintzaren kontra aurkezten ahal dira: gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean; edo, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoaren aurrean, hilabeteko epean.
Deikaztelun, 2019ko urriaren 31n.–Alkate udalburua, Mikel Azcona Molinero.
ERANSKINA
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1914861