235. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESNOTZ

2019ko aurrekontuen hasierako onespena

Esnotzeko Kontzejuak, 2019ko urriaren 12ko osoko bilkuran, 2019 urteko aurrekontua onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Esnotzen, 2019ko azaroaren 12an.–Kontzejuburua, Jose María Erro Vidaurreta.

Iragarkiaren kodea: L1914469