235. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

329/2019 FORU DEKRETUA, azaroaren 15ekoa, Carlos Cirilo Amatriain Busto jauna Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaile izendatzen duena. Institutu hori Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuari atxikita dago, erakunde autonomo gisa.

Nafarroako Gazteriaren Institutua erakunde autonomoaren Estatutuen 11. artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko du Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, gazteriaren arloan eskumenak dituen departamentuaren titularrak proposatuta. Gaur egun, eskumen horiek Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari dagozkio, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren 2. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Izendatuak, betiere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa izan beharko du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hemeretziko azaroaren hamabostean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Carlos Cirilo Amatriain Busto jauna Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaile izendatzea, ondorioak izanik Nafarroako Gazteriaren Institutua erakunde autonomoa sortzeko eta haren estatutuak onesteko foru dekretuak indarra hartzen duen egunetik aurrera. Erakunde autonomo hori Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuari atxikita dago.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Gazteriaren Institutura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko azaroaren 15ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1914615