235. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2019-A-83

Marcelina Crespo Garcíak honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

–Ibilgua: Fuentes Frías erreka-zuloa.

–Hargunearen udalerria: Azuelo (Nafarroa).

–Hargunearen tokia: UTM ETRS89 (552.238, 4.718.197) 30. zona.

–Erabileraren xedea: ureztatzea.

–Erabileraren tokia: Azueloko 2. poligonoko 924. lurzatia (Nafarroa).

–Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (l/s): 0,002.

–Gehieneko bolumena urtean: 12 m³.

Aprobetxamenduaren xedea da ura zuzenean hartzea Fuentes Frías erreka-zulotik, ezkerraldetik, 1 ZP-ko potentziako motoponpa baten bidez eta 1 l/s-ko uneko gehieneko emariarekin. Motoponpak metro kubiko bateko tanga bateraino bultzatuko du ura, eta hura ureztatu beharreko lurzatiraino eramanen da. Aprobetxamenduak metro kubiko banako 6 biltontzi izanen ditu ura gordetzeko. Ura uztailean, abuztuan eta iralean hartuko da, 0,8352 hektareako soroa ureztatzeko (almendrondoak eta olibondoak).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko urriaren 31n.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1914712