235. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Lizentzien tramitazioa etetea apustu establezimenduetarako, joko aretoetarako eta bingoetarako

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2019ko azaroaren 18an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 18-NOV-19 (13/US).

“Ikusirik beharrezkoa dela lokalen hirigintza baldintzak arautzea, apustu establezimenduetarako, joko aretoetarako eta bingoetarako, eta bat etorriz legelariak 2019ko azaroaren 6an emandako txostenarekin eta egokitasunari buruzko 2019ko azaroaren 14ko txostenarekin, erabakitzen da:

1.–Aztertzen hastea ea zein den egoera, gaur egun, Iruñeko udal-mugartean, apustu establezimendu, joko areto eta bingoetarako lokalena, eta ea alda daitekeen Iruñeko Udal Planeko hirigintzako araudi orokorraren 28. artikulua.

2.–Dekretatzea eten egiten direla, Iruñeko udal-mugartean, gehienez urtebeterako, obretarako eta irekitzeko lizentzien tramitazioa, apustu establezimenduetarako, joko aretoetarako eta bingoetarako. Honek izanen ditu uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 70. artikuluan araututako ondorioak; aipatutako legegintzako foru dekretu horren bidez, onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina.”

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2019ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1914945