234. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDASOA ETA BERROARAN MENDIETAKO BILTZARRA

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Bidasoa eta Berroaran Mendietako Biltzarrak, 2019ko azaroaren 20an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Biltzarraren 2019ko aurrekontu orokorrean 1/2019 aldaketa egiteko espedientea, kreditu-gehigarrei buruzkoa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluarekin bat, espedienteak tramitatzean eta onestean, errespetatu behar dira aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak. Hortaz, foru lege horren 202. artikuluan, aipatu 216.3 artikuluari dagokionez, xedatzen denari jarraikiz, espedientea udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bai eta Udalaren iragarki oholean ere, interesdunek eta bizilagunek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Eta hori guztia argitara ematen da, aipatu legeetan ezarritakoa bete dadin.

Donezteben, 2019ko azaroaren 20an.–Burua, Amets Inda Gorriarán.

Iragarkiaren kodea: L1914809