234. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Batasunaren Batzarrak, 2019ko azaroaren 15ean egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2019. urteko aurrekontu orokor bakarrean 2. aldaketa egiteko espedientea.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko epea iragandakoan, eta indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Garinoainen, 2019ko azaroaren 15ean.–Batasuneko burua, José Francisco Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L1914629