234. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunak, 2019ko azaroaren 15ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko plantilla organikoa.

Beraz, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoarekin bat, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan ematen da argitara, eta jendaurrean egonen da 15 egunean, aldizkari horretan argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, 2020ko plantilla organikoa behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Garinoainen, 2019ko azaroaren 15ean.–Batasuneko burua, José Francisco Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L1914628