234. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2020rako aurrekontua. Hasierako onespena

Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen batzarrak, 2019ko azaroaren 14an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1. Hasiera batean onestea Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra.

2. Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan xedatuarekin.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Batzarrak haiek ebazteko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Urrotz-Hirian, 2019ko azaroaren 19n.–Mankomunitateko burua, Miguel Angel Iribarren Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L1914735