234. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

325/2019 FORU DEKRETUA, azaroaren 13koa, Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Merezimenduaren 2019ko Zilarrezko Dominak ematen dituena.

Abenduaren 21eko 363/1998 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Kirolaren Goresmen Sariak sortu ziren.

Apirilaren 5eko 42/2001 Foru Aginduak arautzen du nola eman kirolaren goresmen sari horiek. Horien artean dago Nafarroako Kirol Merituaren Zilarrezko Domina, eranskineko 2. puntuan arautua.

Aintzat hartuz beherago adierazten den zerrendan ageri diren pertsonen merezimenduak; izan ere, lan eta dedikazio handiz aritu dira Nafarroako Foru Komunitatean kirola sustatzeko eginkizun teknikoetan edo zuzendaritzakoetan, eta, batez ere, lan horrekin asko lagundu baitiote Nafarroako kirolari, betiere adorez baina nabarmendu nahirik gabe.

Kultura eta Kiroleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hemeretziko azaroaren hamahiruan egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Merezimenduaren 2019. urteko Zilarrezko Domina pertsona hauetako bakoitzari ematea:

–Marino Abardía Berduni, Mutilvera UDko presidente gisa 37 urtez eginiko lanarengatik, eta zuzendaritzako kide gisa egindako beste 4 urteengatik. Klub horretako erreferente izan da, eta gaur egun instalazio bikainak, 40 talde eta 650 kirolari baino gehiago daude bertan.

–Juan Almenara Guerrerori, 25 urte baino gehiago eman baititu zuzendaritza lanak eta teknikari lanak egiten, bai Oberena ADko ping-pong atalean bai Nafarroako Ping-pong Federazioan. Azken horretako presidentea da 2000. urtetik.

–Juan Antonio Castro Morazari, 28 urtez baino gehiagoz aritu baita entrenatzaile, instruktore, arbitro eta idazkari nagusi gisa Nafarroako Tiro Olinpikoko Federazioan. 1999tik da horko idazkari nagusia.

–Fermín Garaioa Zuzari, 30 urtez baino gehiagoz izan baita arbitro, entrenatzaile, ordezkari eta zuzendaritzako kide zenbait klubetan eta, bereziki, La Unica Rugby Taldean, baita Nafarroako Errugbi Federazioan ere.

–Maite Herrero Osesi, zenbait klubetan eta Nafarroako Saskibaloi Federazioan entrenatzaile, koordinatzaile eta ordezkari gisa egindako ekarpenengatik, eta, bereziki, Monjardín lizeoan egindako lanarengatik, aitzindari izan baita gizonezkoen talde bateko entrenatzaile arituz.

–Benito Hualde Guillormeri, Club Atlético Valtierranon zuzendaritza lanetan emandako 26 urteengatik. Horietatik 20 urte eman ditu presidente gisa, eta klub horretako oinarri-futbol eskola sortu zuen.

–José María Huárriz Euguiri, Esteribarko Udalaren Eskolan eta Pilotaren Klubean pilota sustatzen 40 urtetik gora egindako lanarengatik.

–José Ramón Iriarte Goyenari, ASPACEn eta Nafarroako Kirol Egokituaren Federazioan kirol egokitua sustatzeko eta zuzentzeko lanetan egindako ekarpenengatik, Nafarroako Euskal Pilota Federakuntzako zuzendaritzan eginiko lanarengatik eta Tomás Caballero Fundazioan gazteendako futbol torneoak antolatzen aritzeagatik.

–Mariano Iribarren Irigoyeni, Baztanen errugbia berreskuratzeko eta sustatzeko eginiko lanarengatik. Baztango Rugby Taldean askotariko eginkizunak ditu, hala nola sustapena, beheko mailetan entrenatzaile aritzea, eta zelaian mantentze-lanak egitea.

–Sagrario Izquierdo Jiménezi, behar bereziak dituzten kirolariak entrenatzen emandako urteengatik, eta ondoren eta gaur arte, atletak entrenatzeagatik Beste Iruña klubean.

–Juan Miguel Jaunarena Euguiri, Basaburu guztian oro har pilotaren sustapenean eta antolaketan eginiko lanarengatik, eta, bereziki, 1987tik Gartzarongo torneoa antolatzen eta hedatzen aritzeagatik. Gaur egun lehiaketa hori zita garrantzitsuenetarikoa da pilotazale amateurren egutegian.

–Aurora León Anguianori, Teresianasen eskolaz kanpoko kirola sustatzen eta antolatzen 1983tik eginiko lanarengatik, eta etenik gabe parte hartzeagatik Nafarroako Gobernuak bultzatutako eski eta bela kanpainetan.

–Francisco Javier Maeztu Guillormeri, Club Atlético Valtierranon zuzendaritzan, mantentze-lanetan eta bestelako eginkizunetan aritzeagatik 25 urtez baino gehiagoz.

–Juan Manuel Mantero Ruizi, Nafarroako zenbait klubetan saskibaloiko entrenatzaile gisa izan duen ibilbide luzearengatik.

–Rafael Martínez Beorleguiri, Nafarroako Hipika Federazioarekin elkarlanean aritzeagatik Erriberan zaldi gaineko kirola sustatzen eta estatuko eta nazioarteko zenbait lehiaketa antolatzen, eta Zaldizko Turismoa Nafarroan izeneko proiektuan sustatzaile gisa parte hartzeagatik.

–Arantza Meca San Martini, judoko begirale eta entrenatzaile gisa egin duen ibilbide luzearengatik. Nabarmentzekoa da, bereziki, judo egokitua sustatzen izan duen inplikazioa.

–María Concepción Oharriz Echeniqueri, Oberena ADko ping-pong atalean kolaboratzaile eta entrenatzaile aritzeagatik hainbat urtez.

–Antonio José Ot Menguali, 30 urte baino gehiago emateagatik entrenatzaile gisa Nafarroako zenbait klubetan, eta hautatzaile eta prestatzaile gisa Nafarroako Saskibaloi Federazioan.

–Luis Ignacio Pardo Lozanori, nork bere burua gainditzearen eredu baita, eta beisboleko eta softboleko nazioarteko arbitro gisa egindako ibilbide apartarengatik, 26 urte baino gehiago eman baititu horretan. Gainera, askotariko lanak egin ditu Nafarroako Beisbol Federazioan.

–Miguel Pérez Garciari, Nafarroako saskibaloian eta bereziki emakumezkoenean egindako ibilbide luzeagatik, Foru Komunitateko zenbait klubetan, zuzendari tekniko, koordinatzaile eta entrenatzaile lanetan eta Nafarroako Saskibaloi Federazioarekin zuzenean lankidetzan.

–Rufino Polido Esnaolari, Espainiako Beisbol Federazioan zuzendaritza lanetan egindako ibilbide nabarmenarengatik, 1993tik 2009ra, eta ordutik hona 1. presidenteorde gisa aritzeagatik Nafarroako Euskal Pilota Federakuntzan.

–Javier Ros Albizuri, 34 urte emateagatik Nafarroako zenbait klubetako entrenatzaile, koordinatzaile eta zuzendari tekniko gisa, bereziki, Club Liceo Monjardinen eta Maristasen. Halaber, etengabe elkarlanean aritzeagatik Nafarroako Saskibaloi Federazioarekin.

–Pedro María Ruiz Bordegarairi, 50 urte baino gehiago eman baititu Sakanan mendizaletasuna sustatzen eta antolatzen.

–Miguel Ángel Urrestarazu Zabalori, Nafarroako Euskal Pilota Federakuntzan 1975etik egindako lan handiagatik, Nafarroako Epaileen Batzordearen barnean. Gaur egun epaile autonomiko eta aholkulari gisa ari da.

–David Vallespín Ruizi, 1991z geroztik Tuteran areto-futbolaren sustatzaile gisa egindako lanagatik, ikastetxeetan begirale izateagatik, 48 orduko torneoak antolatzeagatik eta CFS Ribera Navarraren sorreran eta zuzendaritzan parte hartzeagatik.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko azaroaren 13an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F1914541