234. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Ur horniduraren eta hustuketaren tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2019ko azaroaren 14an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ur horniduraren eta hustuketaren tasak arautzen dituen ordenantzaren eranskinean egindako aldaketa. Ordenantza 2018ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 7an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, ordenantzan egindako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Urrotz-Hirian, 2019ko azaroaren 19an.–Mankomunitateko burua, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L1914733