234. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

Aldaketa, Hilerriko zerbitzuagatik ordaindu beharreko tasei buruzko udal ordenantzan. Hasierako onespena

Urrotz-Hiriko Udalak, 2019ko azaroaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hilerriko zerbitzuagatik ordaindu beharreko tasei buruzko udal ordenantzan egindako aldaketa. Ordenantza 2006ko 77. Nafarroako Aldizkarian argitaratu zen, ekainaren 28an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, hasiera batez onetsitako ordenantza-aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Urrotz-Hirian, 2019ko azaroaren 19an.–Alkatea, Miguel Angel Iribarren Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L1914730