234. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Urrotz-Hiriko Udalak, 2019ko azaroaren 18an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Urrotz-Hiriko Udalaren 2020ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

2020ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira Udaleko Idazkaritzan hamabost egunez, herritarrek eta interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik inork halakorik aurkezten ez badu, aurrekontua behin betiko onetsiko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, diru-sarrerak eta gastuak kapituluka banaturik.

Urrotz-Hirian, 2019ko azaroaren 19an.–Alkate udalburua, Miguel Angel Iribarren Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L1914729