234. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Gazteriako 2 teknikari-lanpostu eta Berdintasuneko 2 teknikari-lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiak baliogabetzea. Gora jotzeko errekurtsoak

Iruñeko Udaleko Gazteriako 2 teknikari-lanpostu eta Berdintasuneko 2 teknikari-lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdietan, José Martín Abaurrea San Juanek 19-1622 gora jotzeko errekurtsoa jarri du, eta Juan Ignacio Barcos Pérezek, LAB Sindikatua ordezkatuz, 19-1796 eta 19-1797 gora jotzeko errekurtsoak Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzenduak, Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak hartu erabakien aurka. Erabaki horiek 2019ko 134. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, uztailaren 11n, eta gaia zuten Gazteriako 2 teknikari-lanpostu eta Berdintasuneko 2 teknikari-lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiak baliogabetzea.

Interesdun guztiei jakinarazten zaie eta epatze deia egiten zaie agertzeko hamar egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea, 10; Iruña. Sarrera Ezkirotz kaletik); hori guztia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2019ko azaroaren 19an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1914790