234. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

104/2019 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuetako zuzendarien aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.3 artikuluak xedatzen duenez, Foru Administrazio Publikoko gainerako buruak hierarkikoki zer organoren menpe dauden, horri egokituko zaio haien ordezkoak hautatzea, salbu eta kasu horri buruz berariazko araua dagoenean.

Artikulu horren 6. apartatuaren arabera, ordezkotza baliozkoa izateko, ez da derrigorrezkoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baldintza hori ezarrita duten kasuak salbu.

Aipatu lege aginduan xedatutakoaren arabera,

EBAZTEN DUT:

1. Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo beste ezintasun bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:

a) Nekazaritzako Ustiategiak eta Nekazarien Elkarteak Sustatzeko Ataleko burua.

b) Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen eta Sustapenaren Ataleko burua.

c) Mahastizaintza eta Enologia Ataleko burua.

d) Nekazaritzako Erregistroen Ataleko burua.

2. Erakunde Ordaintzailearen Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo beste ezintasun bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:

a) Koordinazio Ataleko burua.

b) Ikuskapenen Ataleko burua.

c) Barne Auditoretzako Ataleko burua.

3. Landa Dibertsifikaziorako eta Garapenerako Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo beste ezintasun bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:

a) Landa Dibertsifikaziorako Ataleko burua.

b) NPEaren Plangintzarako Ataleko burua.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko azaroaren 18an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Fernando Santafé Aranda.

Iragarkiaren kodea: F1914682