234. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1566E/2019 EBAZPENA, azaroaren 7koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasun publikoaren, administrazioaren eta osasun kudeaketaren arloetako lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.

Apirilaren 6ko 11/1999 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakultatiboen lanbide karreraren sistema arautu zen. Ondoren, lege hori garatzeko arauak eman zituen abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuaren bidez, lanbide karreraren ebaluazio batzordeen osaera zehazteaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 13ko 1698E/2016 Ebazpenaren bidez, Osasun publikoaren, administrazioaren eta osasun kudeaketaren arloetako fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera aldatu, eta batzordeko burua eta kideak izendatu ziren.

Aipatu abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuaren 15. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidek osatuko dituzte ebaluazio batzordeak: horietako lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat Langileen Batzordeak, eta gainontzeko hirurak dagokion batzorde tekniko asistentzialak.

Ebaluazio batzordeetako kideek arrazoi hauengatik utziko dute kargua: agintaldia bukatzea izendapenetik lau urte igarotzeagatik, karguari uko egitea, erretiroa hartzea edo dagokion batzordearen esparruan aritzeari uztea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen 1698E/2016 Ebazpenaren bidez Luis Gabilondo Pujol jauna, batzordeburu izendatu zen, eta Javier Aldaz Berruezo jauna, berriz, batzordekide; biek ala biek erretiroa hartu dutenez, bidezkoa da haiek ordeztea batzordean.

Urtarrilaren 4ko 31/2013 Ebazpenaren bidez Jesús Gregorio Fernández Baraibar jauna batzordekide izendatu zen, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 5eko 394E/2015 Ebazpenaren bidez, berriz, Miguel Garatea Crelgo jauna batzordeko idazkari; bien agintaldia bukatuta dago.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak proposatu ditu, batzordeko kide izateko, Sagrario Laborda Santesteban andrea eta Jesús Gregorio Fernández Baraibar jauna.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea Luis Gabilondo Pujol jauna, Osasun Publikoaren, Administrazioaren eta Osasun Kudeaketaren Batzordeko burua, eta Javier Aldaz Berruezo jauna, batzorde horretako kidea.

2. Izendatzea Antonio López Andrés jauna Osasun Publikoaren, Administrazioaren eta Osasun Kudeaketaren Batzordeko buru.

3. Berriz izendatzea Jesús Gregorio Fernández Baraibar jauna batzordeko kide, NOPLOIko Zuzendaritza Batzordeak proposatuta.

4. Izendatzea Sagrario Laborda Santesteban andrea batzordeko kide, NOPLOIko Zuzendaritza Batzordeak proposatuta.

5. Berriz izendatzea Miguel Garatea Crelgo jauna idazkari.

Gisa horretan, honako hauek osatzen dute Osasun Publikoaren, Administrazioaren eta Osasun Kudeaketaren Batzordea:

Batzordeburua: Antonio López Andrés jauna.

Batzordeko kideak:

–M.ª Jesús Guembe Suescun andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 13ko 1698E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua.

–Nieves Ascunce Elizaga andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 13ko 1698E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua.

–Jorge Pascual del Río jauna, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak proposatuta, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 13ko 1698E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua.

–Sagrario Laborda Santesteban andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak proposatuta.

–Jesús Gregorio Fernández Baraibar jauna, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak proposatuta.

–Vega García López andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak proposatuta, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 13ko 1698E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua.

Idazkaria: Miguel Garatea Crelgo jauna.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Hori guztia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin bat, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea erabiliz.

Iruñean, 2019ko azaroaren 7an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Ramón Mora Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1914485